Baserri galduen gorputz biziak

Jon Ander Urresti


Irailak, 10

18:30

Niessen entsegu gela

Egonaldi irteera

Euskaraz


700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: Lan tresnak. Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren nostalgia dramaturgikoa bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin? Nola berriro erabili? Nola sortu erlazio berri bat historia eta etorkizunaren artean?


Biografiak

Jon Ander Urresti Ugalde (Bermeo, 1992)

Filosofian graduatua eta DANTZERTI Bilboko arte eszenikoen goi mailako eskolan graduatua da. Bitartean Kurtso osagarri ezberdinak egin ditu irakasle ezberdinekin: Andres Corchero, Roberta Carreri, Eugenio Barba, Espe Lopez, Francesco Carril, Chisato Ono, Andrea Gimenez... beste askoren artean. HORMAN POSTER taldearen parte da (2020eko azaroan, Arriaga antzokian estreinatuko dute «Antigone» antzezlana). Aktore moduan, Arriagako Gerard Jones-en, «Madrigales» ikuskizunean eta «Ihesaldia» telesailean ere lan egin du. Gaur egun «Baserri galduen gorputz biziak» antzerki-dokumentuarekin dabil lanean Eusko jaurlaritzaren dirulaguntza batekin.