BoBO

Koldo Arostegi


Ekainak 11

17:30

Foru plaza

Dantza ikuskizuna


BoBO bakarkako eszeniko bat da, eta bertan dantzatzen, abesten eta gogoratzen dut telebistan ikusten nuen emakume bizi hura, behin eta berriz errepikatzen dut pelikula haren eszena: gizona izaten saiatzen naiz, ez dut lortzen, aspertu egiten naiz eta abesti horretatik zintzilik geratzen naiz etengabe bueltaka.

"Espazio intimo batetik, haurren linbo batetik, harrituta begiratzen diet nire gainetik doazen ausazko milioika mugei, normala dena eta ez dena definituz. Besteen begiradek eta inertzia sozialek bizkortu egiten naute, ahaleginak egin eta mugaren mugak normaltasunaren aldean jartzen nauen lekurantz korrika joan nadin. Hala ere, ez daukat batere argi harantz korrika egin nahi dudan.”


Biografiak

Koldo Arostegui euskal dantzari eta koreografoa da. Bartzelonan hasi zituen ikasketak, eta The Place (Londres) eta SNDO (Amsterdam) eskola ospetsuetan osatu zuen bere prestakuntza. Interprete gisa Compañía Mudances-Angels Margarit, Deborah Hay, Krisztina de Chattel, Cia Erre que Erre eta Jesús Rubio Gamorentzat lan egin du, besteak beste. Sortzaile gisa, 2015ean, Angela eta Koldo Peris Alcantud-ekin batera, Angela y Koldo konpainia sortu zuen. Haurrentzako Alles izeneko pieza 10 herrialdetan baino gehiagotan dantzatu da eta 150 aldiz antzeztu da. Espainiar estatuan, La Caldera Barcelona, La Casa Encendida Madrid eta Teatro Cánovas de Málagan erakutsi da.