Concerto

Igor X Moreno


Ekainak 10

20:00

Lekuona fabrika

Kontzertua

Sarrerak

Giorgio Gaber-en "Teatro Canzone" kontzepzioari jarraituz, CONCERTOk koreografiaren, abestiaren eta musikaren hizkuntzak batu nahi ditu lan intimo eta bisualki aberats batean. Abesti bilduma batek garraiatzen du narrazioa, Simone Sassuk moldatu eta Moreno Solinasek idatzi eta zuzenean abestutako abestien bidez.

Ikuskizuna paisaia elektroakustiko batean kokatzen da, ahotsaren eta gorputzaren kalitate analogikoarekin kontrastean. Sardiniar tradizioa, bestetasuna eta sormen-askatasunaren izpiritu zein queer identitateak irudikatzeko gogoa abiapuntu hartuz ikuslegoa ikusentzunezko bidai koreografiko batera gonbidatu nahi du. CONCERTO kontzertu zein eta dantza ikuskizun bat da. Abesteko koreografia bat da CONCERTO.


Biografiak

Moreno Solinas eta Igor Urzelai Hernando koreografoek beste artista talde zabal batekin elkarlanean sortutako sinadura lana da. Haien kolektiboa Sardinian biltzen da, eta handik Europan ez ezik, Ipar eta Hego Amerikan, Afrikan eta Asian ere aurkeztu dira Igor x Morenoren lanak.

2012an sortu zenetik bere lana mundu osoan gogotsu jaso dute bai ikusle zein kritikariek, hainbat sari eta nominazio jasoz, hala nola, Rudolf Laban saria eta National Dance Awards eta Total Theatre Awards sarietarako izendapenak besteak beste.