Ander Fernández + David Aguilar

Tximista beti hor / El rayo es siempre una opción


Ekainak, 16

19:00

Niessen auditorioa

Emanaldia

Sarrerak

Eguneroko baten forma hartzen duen soinu eta irudien bidezko ikerketa. Gloria ekaitzean zehar LMA (Lightning Mapping Array) sentsoreek jasotako datuetatik abiatuta osatutako Ebroko Deltaren erretratu subjektiboa. Izan zitekeen konferentzia zientifiko bat edo oporren bueltan ateratako argazkiak lagunei erakusten dizkiegun momentua. Begirada adi edukitzeko gonbita, tximista edozein momentutan eror daitekeelako.


Biografiak

David Aguilar

Zazpit'erdi kolektiboko zinegileak ikus-entzunezko genero ezberdinak nahasten ditu. Bere lanetan arreta berezia jartzen du prozesuan baita errealitatearekin erlazionatzeko duen moduan. Bere ekoizpenek ez-fikzioa zeharkatzen dute, zinema esperimentala eta antzerki dokumentala. Nokodek soinu eta irudi esperimentaziorako kolektiboaren parte da, baita Lupa zine dokumental mostrarena ere.

Ander Fernandez

Nerabezarotik ibili da sorkuntzaren munduan murgilduta Ander. Proiektuen abiarazle edo besteen zerbitzura sortu ditu soinu banda eta giroak, testuak, argiztapenak, ekimenak,enkontruak... eta egingo ez balu zorigaiztokoa izango litzake. Rouge Elea konpainiako parte da, baita Muskulo taldekoa eta Nigarazuek du bakarkako proiektua.