Erresistentzia arazo fisikoa da

Maite Aizpurua


Irailak, 11

20:30

Niessen Auditorioa

Performancea/dramaturgia berriak

Euskaraz

Dossierra


Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik?

Gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performanzea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko.

Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibili ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da.


Biografiak

Donostiako TAEn(2013-2015, Donostia) hasi zituen ikasketak eta Arte Dramatikoan titulatu zen Dantzertin (2019). Azken urteetan hainbat kolaborazio burutu ditu Metrokoadroka kolektiboaren proiektu desberdinetan (Zanbuia 2018, Zauri Bolodia 2019, Eztena Jaialdia 2019, besteak beste) eta egun Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra bitartekaritza eta sorkuntza proiektuan dabil buru-belarri lanean. Kapazitismoa eta lodifobia bezalako gaiak ditu intereseko bere lanetan.