Karrika antzerki taldea

Ganbila antzerki bildumako liburuen irakurketa dramatizatua


Ekainak, 15

20:00

Lekuona

Irakurketa dramatizatua

Sarrerak

2019an Ganbila antzerki bilduma jarri zuten martxan Susa argitaletxeak eta EHAZE elkarteak. Orain arte hamabi liburu plazaratu dira, eta bertako txatalekin bakoitzaren lagina eskainiko du Karrika antzerki taldeak, antzezlanen collage bat osatuz. Egile hauen testuak irakurriko dira: Miren Tirapu, Patxo Telleria, Artedrama/Dejabu/LPTDP, Galder Perez, Kepa Errasti, Eneritz Artetxe, Erika Olaizola, Agurtzane Intxaurraga/Arantxa Iturbe, Sarah Kane, Agus Perez, Jon Gerediaga eta Gaizka Sarasola.


Biografiak

Karrika antzerki taldea

1997an, duela 23 urte, Durangaldean sortutako antzerki taldea da Karrika. Ordutik, ameslari faktoria honek kontu kontari dihardu, pareko errekara gauero botatzen ditugun istorio kontaezinak itsasorako bidea hartu aurretik taularatzen. Oholtzak pizten duen dar-dar magikoa ZAST! barruan sartu zigun Txotxek, eta orain, atrapatuta, bero bero, aluaren ezpainak bezain sentikor, Patricia Urrutiarekin batera Linterna magikoak piztuta darrai!

www.ehaze.eus