Olatz Gorrotxategi

43º13’44''N


Ekainak, 20

18:00

Niessen Auditorioa

Emanaldia

Sarrerak

43º13'44''N antzezlana egileak bere familiaren memorian egindako bilaketa prosezuaren emaitza da. Beste leku baterako bidean aurkitutako istorioa da, non irudimenaren mekanismoek memoriak utzitako hutsuneak betetzea lortzen duten. Egiteko astirik eman ez zigun argazkiak dira, hartzeko astirik eman ez zigun itsasontziak edo gorputzetik atera ezin izan genituen balak dira. Bitakora koadernoa. Performance eta dokumentu-antzerkia. Biografia politikoa.


Biografiak

Olatz Gorrotxategi

Arte eszeniko eta zuzendaritzan diplomatua. Arlo profesionaleko antzerki irakasle gisa curriculum zabala du. Horrez gain, zuzendari, antzezle eta antzerkigile moduan eskarmentu handia du bere ekoizpen propioan eta Euskal Herriko zein Estatuko beste artista eta konpainiekin elkarlanean. Bere teknikaren artean eszena lengoaia berrietan ikerketa eta antzerki dokumentuaren inguruan izandako esperientzia eta interesa nabarmentzen dira, orokorrean umoretik abiatuta. Bere lanek jolas eta erronka dramatikoa planteatzen diote ikusleari. Eszenaz gain, kultura-ekoizpenaren arloan ere badu esperientzia erakunde ezberdinentzat lanak garatuz.

Indi Costa

Bideo sortzailea. Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioko goi-mailako teknikari gisa prestatua Urte batzuetatik hona, zinema eta dokumental eta fikzioko eskoletako kameralaria eta argazki-zuzendaria, beti beste proiektu batzuekin uztartuz, batez ere arte eszenikoetarako ikus-entzunezko edukiaren sorkuntza: teaser, promozioa, etab. Honetaz aparte eduki propioa garatzen du antzerki-konpainientzat eta jaialdientzat, bideo sorkuntza propioa ahaztu gabe.