Platea

Tripak


Ekainak 11

19:00

Lekuona Fabrika

Antzerkia

Sarrerak

(brindis bat)
ataria ur jauzi bat da
(malkoz betea)
mahai gainean itsasoratzen da
(hilobi bat)
eta hortik erori eta zabaldu
(padurak)
gorputzak bata bestearen atzetik
(haizpak, haizpak!)
hemendik igaroko gara
(gure zauri itzela)
hara irteteko
(Platea)


Biografiak

Tripak Andrea Berbois, Mayi Martiarena, Maite Mugerza, Marina Suarez eta Natalia Suarezek osatutako euskal konpainia da. Bere praktika arte eszenikoetan oinarritzen da. Arte plastikoetan eta musikan ikasketak egin ondoren, 2014an konpainia sortu zuten beren esperientzietan eta munduko eta estetikako bisio partikularretan oinarritutako sorkuntzak eskaintzeko asmoz. Harrezkero, antzerki-formatuko hainbat lan sortu dituzte, baita performanceak ere, bakarka zein beste artista batzuekin elkarlanean.