EGIN ZAITEZ
EZTENAKIDE!


Eztenakide figura Eztena arte eszenikoen jaialdia babesteko sortu genuen, publiko aktiboaren ideiari jarraika: publikoak iritzia dauka, antzerki prozesuaren ezinbesteko partaidea da, eta sorkuntzan zein antolakuntzan iritzi erabakigarria izan dezake. Aurten Eztenakide zerrenda berrituko dugu, eta aurrerantzean «Eztenakide sarea» osatuko dugu.

Bizi ditugun garaietan inoiz baino beharrezkoagoa iruditzen zaigu kulturan ere «zaintza sareak», eta asmo horrekin bultzatu nahi genuke «eztenakide sarea», euskal antzerkia zaletasunetik ere laguntzeko asmoz. Horregatik guztiagatik, animatzen zaitugu: egin zaitez eztenakide!!!