Koldo Arostegui x Eneko Gil

Momentua bizi, espero ez dugun gorputz baterantz


Ekainak 5 - 8

16:00 - 20:00

Dantzagunea

Dantza ikastaroa

Izena eman

Inprobisatzen lagunduko diguten jarraibideak praktikatzeko gune bat izango da tailerra. Hiru dimentsioko gorputz erabilgarri bat lortzeko arreta landuko da bertan. Ez dugu mugimendua modu zehatz batean sortzea bilatuko, unean bertan bizitzea baizik; espazioa, zoria eta inkontzientea izan daitezen gu manipulatzen gaituztenak.

Entzuteko gaitasuna landu, arreta esnatu eta hura deshierarkizatzeko gune izango da. Gorputza hustu eta kristal garden bat bezala momentuari heldu nahi dionak hemen du aukera.